San Mamesetik Bilborako sarbideak

Bizkaiko hiriburuko sarrerako eta irteerako atea, gidariek gehien erabiltzen dutena.

San Mames bidezko Bilboko sarbide berrien eraikuntza lau urte eta erdiko obra batean egin zen, 215 milioi euroko inbertsioarekin. Bizkaiko hiriburuko sarbide eta irteera berriak maiatzaren 18an, larunbata, hasi ziren erabiltzen.

Azpiegiturak osagai hauek dauzka: lau tunel faltsu, 110 eta 340 metro arteko luzerakoak (Santa Ana, Santiago, San Nikolas eta Bentazarra); lau bidezubi, 57 eta 323 metro artekoak; eta meatzeko tunel bat, Altamira azpian indusia, 351 metro luze dena.

Bilboko sarbideen birmoldaketa erronka tekniko eta humano handia izan zen. Gainera, obrak egin bitartean A-8aren enborrean zirkulazio mantendu behar zenez gero, are zailagoa izan zen. Azpiegitura hori Lezeaga auzoan lurperatzean, Bentazarra eta Altamira auzoak lotu ahal izateko, hamar milaka metro karratu askatu dira hiri erabilera berrietarako. Berdin gertatu da Sabino Arana etorbidean bidezubiak kendu direnean.

San Mameseko Bilborako sarbide berriak Bizkaiko hiriburuan sartzeko eta hortik irteteko gidariek gehien erabili duten atea da.

Ibilgailuen trafikoa Bizkaiko hiriburuko sarbideen multzoaren bidez birbanatzea bultzatu dute.

Sabino Aranako bidezubiak (Bizkaiko hiriburuko ate nagusia berrogei urtez) eraitsi aurreko urratsa izan zen. 

Dokumentazioa

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin