Amorebieta - Muxika
Zornotzatik Muxikara doan BI-635 errepidea bide seguruagoa da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu dituen obrei esker.
Jarduketak hobetu egin du inguruetako irisgarritasuna, zirkulazioa gutxitu eta emisioak murriztu ditu herri-guneetan.
Guztira 3,4 kilometroko tartean egin da lana, AP-8 eta N-634 errepideak elkartzen dituen biribilgunetik Autzagane lur-azpitik igaro arte. Kanpoko obrak 1.500 ibilgailu egunero Amorebieta-Etxanoko erdigunetik pasa behar ez izatea lortu du jada.
Urdinbideko tunel berriak bide erosoago eta seguruagoa eskaintzen du Autzaganeko gainaren parean.
Tunela eraikitzea benetako erronka teknikoa izan da, eta ingurumen-erronka garrantzitsua ere bai, akuiferoa babestu beharra zegoelako. Hori lortzeko, konponbide tekniko berritzaileak diseinatu dira, hala nola lurra aldez aurretik hobetu eta iragazgaizteko injekzioak. Horiei esker segurtasun eta ingurumen premisa guztiak bete ahal izan dira tunela zulatzeko lanetan.
Bizkaiko errepideen foru sareari gehitu zaion azpiegitura berri horrek trazadura modernoa du, seguruagoa, garbia eta jasangarria. Hitz batez, jarduketa horrek eskualdeko bizilagunen bizi kalitatea hobetzen lagunduko du eta bertako enpresen lehiakortasuna areagotuko du, konexio seguruagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa izango baitute.
Aire zabalean
Magnitude nagusiak
- 570.000 m3-ko hondeaketa
- 490.000 m3-ko betelana, lubetan
- 11.000 m3 hormigoi
- 1.500.000 kg altzairu
- Errepide azpiko 4 pasabide
- Hormigoizko 8 horma
- Harri blokezko 5 horma
- Lur armatuzko 2 horma
- Pilotezko 5 horma
- Mikropilotezko 2 horma
- Zeharkako 17 drainatze-obra
- 42.000 m3 porlan-lur
- Beroan egindako 40.000 tona nahastura bituminoso
- Zarataren kontrako 4.827 m2 pantaila akustiko
Hasierako biribilgune banatzailea (Betarragane)
Hasierako biribilgunea Betarragane auzoan dago. Bi errei ditu, bakoitza 3,50 m zabal, eta kanpoko diametroa 56 metrokoa du oinplanoan. Proiektuaren hasierako zatia da. AP-8aren ondoan dago, eta N-634 errepidera sartzeko eta handik irteteko mugimendu guztiak jasotzen ditu, baita AP-8tik irteteko adar bat ere. Gainera, BI-635 errepidetik N-634 errepidera (Bilborako noranzkoan) sartzeko beste adar bat ere badu, San Juan kaleko biribilgunearen bermearekin N-634 errepidera Donostiarako norabidean sartzeko aukera ematen duena.
Karmen kaleko biribilgunea
Biribilgune berri horrek 3,50 m-ko zabalera eta 45,30 m-ko kanpoko diametroa duten bi errei ditu, eta Betarraganeko biribilgunearekin batera, trafikoa baretzeko lagungarria da, BI-635, AP-8 eta N-634 errepideekin bat egin aurretik: BI-635, AP-8 eta N-634. Bestalde, Zornotzako hirigunea oinezkoentzako eremu bihurtzea ahalbidetzen du. Izan ere, obra horiek egin aurretik ibilgailuek nahitaez zeharkatu behar zuten hirigunea BI-635 errepidetik AP-8ra eta N-634ra pasatzeko.
Poitoako erdilotunea
Poitoako lotunea Zornotza alderanzko galtzadan dago. Bai sarrera-mugimenduak bai irteerakoak ahalbidetzen ditu, eta igarobidearen ezkerreko aldean dauden jabegoei zerbitzua emateko balio du, oinarri-oinarrian. Bi ardatzek definitzen dute lotune hori. Enbor nagusira sartzeko ardatza eta bertatik irteteko ardatza dira, eta aipatutako ibilbideak egiteko erabiltzen dira. Poitoako lotuneak badu plataforma bat oinezkoek eta bizikletek aldi berean partekatzen dutena. Horrela, inguruetako hainbat auzo elkarrekin lotzen ditu.
Katiako lotunea
"Pisuen diamante zeiharra" motako lotura izateko diseinatuta dago, eta BI-635 errepidearen barruan egin daitezkeen ibilbide guztiak ahalbidetzen ditu. Lotunea haren eta enborraren arteko lau lotura-adarrek eta mugimenduak berrantolatzen dituzten 26 m eta 28 m-ko kanpoko diametroko bi biribilguneek definitzen dute.
Tuneleko zatia. Autzaganeko saihesbidea
Magnitude nagusiak
- Bi hodiko tunela, 695 metro luze
- Hodi bakoitzeko erreiak: 2
- Erreien zabalera: 3,50 metro
- Eskuineko bazterbidearen zabalera: 2,50 m
- Ezkerreko bazterbidearen zabalera: 1,00 m
- Espaloien zabalera: 0,75 metro
- Galiboa: 5 metro
- Estaldura: HM-30 masa-hormigoia, 40 cm lodi, anti-spalling zuntzekin
- Hodiak elkarrekin lotzen dituzten galeriak: 2 (oinezkoentzat)
URDINBIDEKO TUNELA
Urdinbideko tunela da, berez, Autzaganeko gaineko BI-635 errepide berriko tarte berria. Zulatutako tunelak 538 metroko luzera du, eta berau zulatu ahal izateko egin diren tunel faltsuen luzera 112 metrokoa da hegoaldeko ahoan eta 45 metrokoa iparraldeko ahoan.
Urdinbideko tunelaren kasuan, tuneleko kontrol, zaintza eta segurtasun sistema guztiak zuntz optikoaren bidez konektatuta daude Malmasineko tunelen sarreran dagoen Kontrol Zentroarekin (MKZ), bertatik operatzen baita Urdinbideko tunela. Kontrol sistema zentralizatuari esker, operadoreak tuneletako instalazio guztiak monitorizatzen eta gobernatzen ditu, azpiegituran dauden seinale eta alarmen bitartez eta sistema konplexuagoetarako ezarrita dauden automatismoen bitartez (adibidez aireztapenerako edo argiztapenerako).
Hobekuntzak
Egindako obrek ekarri dituzten hobekuntza batzuk bereziki garrantzitsuak dira, eta eragin berezia dute ingurunean. Honako hauek dira:
- Bizikleta-bide bat (bizikleta-espaloia) eta zerbitzu-bide bat errepide nagusitik bereizita, pantaila akustikoen bidez, Karmen kalearen eta Katia auzoaren arteko aire zabaleko tartean, Autzaganeko goialderantz, hiriko mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta beste garraiobide motordun batzuek sortutako berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko.
- N-634 errepiderako sarbide berria, Donostiarako noranzkoan, Busturia eta Durango arteko trafikoak Zornotzako herri-gunea zeharkatu ez dezan.
- Gorozika inguruan, BI-635 errepidean peraltea egitea, errodadura-geruza berritzea eta euste-sistemak egokitzea.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola, erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://web.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Erabiltzen dituen cookie motak https://interbiak.bizkaia.eus
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Cookie teknikoa | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desactivar Cookies en Firefox
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.