AP-8 87 KP-an, Gipuzkoarako noranzkoan, ezpondak egokitzeko mantentze-lanengatiko obra-hasiera

2026(e)ko Urtarrilak, 08

Interbiakek jakinarazten du ezen datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 12, AP8 errepideko errei motela (eskuinekoa) itxiko dela (dauden hiru erreietatik) 87,000 KPtik eta 86,000 KPra doan tartean, gutxi gorabehera, Gipuzkoako zirkulazio-noranzkoan, hau da, Iurretako ordainlekuko langa igaro eta gutxi gorabehera ondoko bi kilometroetan.

Jarduketa horren xedea da egonkortasuna eta segurtasuna hobetzeko lanak egitea adierazitako tartearen eskuin ertzean dagoen ezpondan, bide-segurtasuna epe luzera bermatzeko. Ibilgailuek gainerako bi erreiak erabili ahalko dituzte oraindik, eta ez da aurreikusten trafikoari nabarmen eragingo zaionik.

Aurreikuspenen arabera, ekaineko lehen hamabostaldian amaituko dira obrak. Arte horretan guztian, obrak behar bezala seinaleztatuko dira eta arriskuaz ohartaraziko da. Azpiegituraren erabiltzaileei gomendatzen zaie ukitutako eremuan seinaleak errespetatzeko, segurtasun-tartea mantentzeko eta abiadura moteltzeko, euren eta langileen segurtasunagatik.

Informazioa astero eguneratuko da, Interbiak-en web orriko afekzioen atalaren bidez

AP-8 87 KP-an, Gipuzkoarako noranzkoan, ezpondak egokitzeko mantentze-lanengatiko obra-hasiera(e)ko argazki 1

Dokumentazioa

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin