Gerediaga-Elorrio

Gerediaga-Elorrioko bide-tarte eraiki berria

Bide-tartea AP-8 autobidearekiko lotunean hasten da, Gerediaga inguruan, Abadiñoko udalerrian. Elorrioko mendebalderaino heltzen da, eta, gune horretan, lotura berri baten bidez, BI-632 errepidearekin lotzen da, Elorrioko saihesbideari jarraipena emanez.

Guztira, 6,44 kilometroko luzera du, eta bi erreiko galtzada bereiziak ditu ibilbide osoan zehar.

Muntsaratz aldean, lotura berri batek konektatzen du korridore hori N-636 errepidearekin, Abadiñoko eta Atxondoko herrietatik bide-ardatz berrira sartzea eta irtetea erraztuz.

Trazaduraren zati handi bat tunelek eratzen dute. Hain zuzen ere, Gazteluko I. eta II. tunelek bi tutu dituzte, eta haien luzera 594 metrokoa eta 1.141 metrokoa da, hurrenez hurren. Bi tunelen artean Gazteluko tunel faltsua dago, 216 metroko luzera duena. Beste alde batetik, Atxondoko tunel faltsua dago, guztira 95 metroko luzera duena.

Ondoko hauek dira obra honi dagozkion lan nagusiak: lehenik, bi biaduktu, 865 metrokoa eta 649 metrokoa, azpiegitura berria AP-8 autobidearekin lotzeko oinarri direnak; biaduktu horietako bat bitan banatzen da eta biaduktuaren egitura duen beste bide-adar bat irteten da handik; adar horrek 187 metroko luzera du.

Ondoren, ardatz berriaren ezaugarri tekniko nagusiak laburbiltzen dira.

  • Tunel / tunel faltsu kopurua: 4
    • Gazteluko I. tunela:
      • Luzera: 594 m
      • Tutu kopurua: 2
    • Gazteluko I. tunelaI:
      • Luzera: 1.141 m
      • Tutu kopurua: 2
    • Gazteluko tunel faltsua:
      • Luzera: 216 m
      • Tutu kopurua: 2
    • Atxondoko tunel faltsua:
      • Luzera: 95 m
      • Tutu kopurua: 2
  • Lotura / gurutzagune kopurua: 3
  • Biaduktu kopurua: 8

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin