Interbiak astelehenean ekingo die berriro ere Supersurreko Trapagarango zubibideko obrei, eta abian mantenduko ditu bai AP-8 autobidearen enborra bi noranzkoetan, bai Ezkerralderako 125AB irteera.

2025(e)ko Irailak, 11

Interbiak sozietateak datorren astelehenean, irailak 15, berriro ere ekingo die lanei Supersur esaten zaion Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean (MHS), Trapagarango bidezubian kaltetutako dilatazio-juntura ordeztearren. Udan eten egin dira lanok, oporretako joan-etorrietan gorabeherak murrizteko. Orain, foru sozietateak obrak egiteko aurreikusitako egutegiari eutsiko dio, zenbait fasetan, urtearen amaierara arte.

Berritasun garrantzitsu bat dakar obrekin jarraitzeak. Oraingoan, Ezkerralderako irteera, hasiera batean bertan behera uztea aurreikusita zegoena, martxan egongo da. Horrela, murriztu egingo erabiltzaileen gaineko inpaktua, baina une batzuetan itxi egin beharko da irteera, behar operatiboak direla-eta.

Fase honetako lanak Kantabriarako bidean egingo dira (bidezubiaren erdiko galtzada). Horrek baldintzatu egiten du Araba/Gipuzkoarako noranzkoan doan trafikoak bere galtzadatik jarraitzea bi erreirekin, errei azkarra galduko baitu.

Bestalde, ondoko erkidegora doazen ibilgailuek Ezkerralderantz doazen ibilgailuentzako galtzada erabili beharko dute, bypass baten bidez, eta ohiko ibilbidera itzuliko dira obra-eremua igaro ondoren. Era berean, Ezkerraldera doazen ibilgailuek ere ohiko galtzadatik joan ahal izango dute, baina bi kasuetan errei bakarreko estuguneekin.

Jarduketa horiek urriaren amaierara arte iraungo dute, gutxi gorabehera.

Erdiko galtzadako lanak amaitu ondoren, obra Ezkerralderako irteerako galtzadara eramango da. Operatiboki, trafikoak baldintza berberetan jarraituko du, hau da, errei bateko estuguneekin, bai enborrean, Kantabriarako noranzkoan, bai Ezkerralderako irteeran. Hala ere, fisikoki erdiko galtzadatik zirkulatuko dute. Kantabriarako trafikoak errei batean zirkulatuko du behin betiko galtzadatik, eta Ezkerraldera doazen erabiltzaileak, baypass baten bidez, erdiko galtzadatik igaroko dira, Kantabriarako norabidean, eta, ondoren, ohiko ibilbidera itzuliko dira.

Horren ostean, desbideratzeetarako erabilitako puntuetan erdibitzailea leheneratzeko obrak egingo dira, baita seinaleztapen horizontala eta bertikala berritzeko lanak ere.
 

Jarduketa horiei esker, azpiegiturak behin betiko konfigurazioa berreskuratuko du 2025eko abenduan, aurreikuspenen arabera.

Interbiak astelehenean ekingo die berriro ere Supersurreko Trapagarango zubibideko obrei, eta abian mantenduko ditu bai AP-8 autobidearen enborra bi noranzkoetan, bai Ezkerralderako 125AB irteera.(e)ko argazki 1

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin