Gure konpromisoa

Kudeatzen dugun berrikuntza eta zaintza sistemaren bidez, etengabe eguneratu daitezke Interbiaken estrategiak, proiektuak eta zerbitzuak, ingurumenaren kudeaketaren, segurtasunaren eta telematikaren arloko teknologia berritzaileak garatuz.

Segurtasuna eta mantentzea

Istripuak prebentzioaren bidez murrizteko neurrien erabileran egiten dugu lan, eraikuntza aldian nahiz kudeaketa aldian.

Autopista mantentzean, kudeaketa-adierazleak errespetatzen dira, emandako zerbitzua kontuan izanda, bidearen eta segurtasunaren ondarearen egoerarekin batera. Hauexek dira eginiko zenbait berrikuntza jarduera:

  • Ordainlekuen eremuak handitzea.
  • Ukituriko guneetan pantaila akustikoak jartzea, lehentasun mailaren arabera
  • Argiztapen sistema hobetzea.
  • Hobekuntzak Zornotzako zerbitzuen eremua.
  • Hobekuntzan Iurretako atseden-gunean.

Gure zerbitzuak eta instalazioak

  • Autobideak trafikoa kontrolatzeko eta kudeatzeko zentro bat du, urteko 365 egunetako 24 orduetan diharduena, eta giza baliabideak eta baliabide materialak ditu informazioa koordinatzeko eta banatzeko, errepidean gertatzen den inguruabar orori erantzuna emateko.

  • Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuaren eginkizuna da lehen sorospena ematea istripurik gertatuz gero, eta larrialdietako behin-behineko seinaleak jartzea, gainerako ibilgailuei zirkulazioa errazteko. Istripu bati erantzuteko 15 minutu baino gutxiago behar dira. Gainera, langile kualifikatuak eta beharrezko ekipamendua ditugu. Zerbitzu horiek SOS-Deiakekin, suhiltzaileekin eta laguntza-zentroekin etengabe koordinatuta ematen dira.

    • Neguko bideragarritasun planak daude, autobidearen segurtasuna bermatzeko eguraldi txarra denean.
    • Errepidea garbitzeko eta mantentzeko planak, halako moldez diseinatuak non egoki gidatzea bermatuko baita.
    • Bestelako segurtasun-gailuak daude hala nola barrerak, balizak eta segurtasun estatikoko elementuak autobidean segurtasuna bermatzeko.
    • Trafikoaren eta eguraldiaren egoerari buruzko ohar eguneratuak eta iradokizunak dituzten panel elektronikoak.
    • Argi adieraztea irteerak eta sarrerak, baita atseden-guneen eta balaztatzeko bideen kokapena ere.
    • Abiadura mugen seinaleak.
  • Galtzadako bi noranzkoen eskuineko ertzean, elkarren artean 2 kilometroko distantzian, trafikoa kontrolatzeko eta kudeatzeko zentroarekin komunikatzeko telefonoak kokatuko dira. Zaldibarko tunelean, SOS zutoinak 100 metro bakoitzean daude.

  • Autopista mantentzean, kudeaketa-adierazleak errespetatzen dira, emandako zerbitzua kontuan izanda, bidearen eta segurtasunaren ondarearen egoerarekin batera.

  • Segurtasun-kamerak autobide osoan daude lotuta trafikoa kontrolatzeko eta kudeatzeko zentroarekin. Horri esker, autobidean dagoen edozein larrialdi edo anomalia detektatu ahal izango da, baita larrialdien arreta zerbitzuari abisatu, informazioa seinaleztapen aldakorrari bidali eta laguntza zentroekin konektatu (SOS Deiak) ere, larrialdiaren arabera.

  • Zaldibarko tunelaren tipologia dela-eta, ekipamendu hauek ditu: argiztapena, aireztapena, SOS zutoinak, istripuak automatikoki detektatzeko sistema duten kamerak, abiadura mugatzeko seinaleztapen aldakorra eta aspa gezia, BIE eta ur-paldoak eta ingurumenaren kutsadura eta su detektagailuak./p>

Ingurumenarekiko konpromisoa

Interbiak sozietatean ingurumena kudeatzeko planak egiten ditugu, gure proiektuek ingurumenean izan ditzaketen eraginak gutxitzeko asmoz. Horregatik, habitataren kalitatea hobetzea bermatuko duten zuzenketa eta konpentsazio neurriak zehazten ditugu, baita kutsadura akustikoa murrizteko eta inguruko herrietarako eragina gutxitzeko jarduketak ere.

Ingurumen faktorea gure kudeaketan txertatzeko erronka hartu dugu geure gain, eta konpromiso horri jarraituz, Interbiakek arloko aditu profesionalen talde bat du, ingurumenaren babesa bermatzeko jarraipena eta kontrola egiteko.

Jarduketa-eremuak

  • Autobidearen inguruan kalteturiko zenbait gunetan landatzea eta gune berdeak mantentzea dira ingurumenarekin dugun konpromisorako zenbait zuzenketa neurri.

  • Interbiak sozietateak ingurumen tratamendu egokia eta zuzena egiten du obretan nahiz azpiegituren mantentzean gertatzen diren isurketen eta hondakinen gainean.

  • Zaratei buruzko azterlanak egindakoan, ibilgailuen trafikoak autobidearen inguruetan eragindako kutsadura akustikoa murrizteko beharrezko jarduerak lehenesten dira.

Zerbitzu publiko hurbil eta gardena

Hurreko komunikazio gardenaren bidez, bizkaitarrekiko gure harremanen kalitatea hobetu ahal izango dugu eta, beraz, gure zerbitzua ere bai.

Interbiak-ek herritarren zerbitzura jarri du bezeroaren arreta sistema bat, bere proiektuei buruzko argibide guztiak ezagutarazteko eta zalantzak, kexak eta iradokizunak biltzeko.

Interbiak sozietatearekin harremanetan jarri nahi baduzu, erabili Interbiak harremanetarako formularioa

Kudeaketa berritzailearen aldeko apustuan, ezinbestean aplikatu behar da gure jarduketa guztietan eskaintzen ditugun estrategien, proiektuen eta zerbitzuen etengabeko eguneratzea, kalitate, segurtasun eta ingurumen errespetuaren gaineko helburuak lortzeko teknologia modernoen garapenaren bidez.

Irisgarritasuna eta garapen jasangarria

Automobilaren zentzuzko erabilera bultzatzen duten politikak bultzatzen ditugu, irisgarritasuna eta gizarte- eta ingurumen-hobekuntza bateragarri egingo dituen garapen jasangarria bermatzeko.

Azken urteetako trafikoaren hazkundeak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta horrek zalantzan jartzen du Errepideen Planean ordura arte planteaturiko Ahalmen Handiko Sarearen funtzionalitatea. Ildo horretan, trafikoari buruz berriki egin diren azterlanek erakusten dutenez, sarea ez da nahikoa sartze-bidaien eta bidaia luzeen eskariaren egungo aurreikuspenak betetzeko, betiere zerbitzu maila egokiak izanda.

A-8 autobidearen kasu zehatzean, Bilboko metropoliko tartean, bide berria egitea planteatu behar da, egun Hegoaldeko Konponbide deritzonaren bidez betetzen diren geroko trafiko eskaerei aurre egin ahal izateko.

Konponbide horrek beste saihesbide bat izan behar du, Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea deritzona, ez baita bideragarria egungo hegoaldeko konponbidearen ahalmena handitzea, geografiaren aldetik dauden baldintzatzaile gogorrak direla eta.

Aukerako bide bat dagoenez eta Europar Batasunak azpiegituren gaineko tarifei buruz ezarritako jarraibideekin bat datorren filosofia pixkanaka erabiltzea erabaki denez, kanon bat ezarri beharra dago azpiegitura berria erabiltzeagatik. Filosofia hori erabiltzailearen kanona ezartzean eta kutsatzen duenak ordaindu behar izatean oinarritzen da.

Irisgarritasun sistema osoa izateko xedearekin, Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidean sartzean beste jarduketak egin behar izan dira, hala nola:

  • Ballontiko ardatza
  • Txorierriko igarobidea A-8 autobidearekin lotzea Bilboko noranzkoan.
  • Alonsotegiko saihesbidea eta Kadaguako igarobideko gainerakoak.

Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea eta aipaturiko beste azpiegitura batzuk egiteak, epe ertainera eta epe luzera, metropoliaren loturak hobetzea ahalbidetuko du Bilboko errekaren bi aldeetan. Hala, irisgarritasun sistema heldua lortuko da, hots, sistema mailakatua eta hierarkizatua.

  • Erabili garraio publikoa

  • Moteldu abiadura, gehiegi ez kontsumitzeko eta kutsadura murrizteko.

  • Garbitu bidea, errazago gidatu ahal izateko eta istripurik ez sortzeko.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.

Jarri harremanetan gurekin