Interbiak da Bizkaiko bide-azpiegiturak kudeatzeaz arduratzen den Foru Sozietate Publikoa, eta bidesariak, autobideak eta tunel batzuk kudeatzen ditu, besteak beste.

Interbiakri buruz geihago

Bidesaria, gure plataforma digitala

Eskuratu zure joan-etorrien fakturak, eskuratu dirulaguntzak eta deskontuak edo kontsultatu zure ibilbideak. Dena leku bakar batetik eta doan.

Zabaltzearen ondoren, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideak ibilgailu arinen % 27ko trafikoa irabazi du.

2023(e)ko Azaroak, 21

Batez beste egunero 18.280 ibilgailuk erabili ohi dute autobidea.

Apirilaren 5ean martxan jarri zen zerbitzuan Hegoaldeko Saihesbidearen zabalkuntza eta nabarmen hobetu ditu azpiegitura horren trafiko-zifra globalak. Errepidearen zabalkundeak eta AP-68 autobidearekin duen loturak autobide hori erabiltzen duten ibilgailuen kopurua nabarmen handitu dute azken hilabeteotan, 14.252tik 18.280ra.

Hegoaldeko Saihesbideak 19 kilometroko luzera du orain. Azken lanak 220 milioi euroko kostua izan zuen eta pandemia betean eta Ukrainako Gerraren ondorioen menpean burutu zen. Hasierako 14,5 kilometroei 4,7 kilometro gehitzea ekarri du. Bideak AP-68 autobidea, Arrigorriagan, eta A-8 autobidearen irteera, Ugaldebietan (Abanto), lotzen ditu.

Handitu eta urte erdira, ia 15.000 auto eta furgoneta igaro ohi dira bertatik egunero: 7.631 Gipuzkoarako noranzkoan eta 6.497 Santanderrerako noranzkoan. Jaiegunetan, batez besteko kopurua 12.912 da.

Zerbitzu karta

Interbiakeko erabiltzaileei arreta eskaintzea eta dirulaguntzak izapidetzea.

Kontratazioa

Kontsultatu Interbiaken kontratu publikoak eta lizitazio elektronikoari buruz jakin behar dituzun guztiak

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan formularioaren bidez.